lunes, 3 de abril de 2017

15 URTE

15 URTE.

15 urte izatea ez da batere erreza. Gauza batzuetarako, nagusiegi zara, eta beste batzuetarako, gazteegia. Adibideak? Nagusiegi zara jolasteko, edo nahi duzulagatik dantzatzeko, umetxo txiki bat bezala portatzen hari zarelako. Aldiz, gazteegia zara bozkatzeko, edo alkohola edateko. Nik uste, hau ez da batere bidezkoa.

 Hamabost urteak linboa dira. Hasten zara eskubideak izaten, baina ere betebeharrak. Hasi behar zara erabakiak hartzen, batzuk garrantzitsuak. Esate baterako, modalitate bat autatu behar duzu ikasteko, eta hasi behar zara pentsatzen ea unibertsitatera joan nahi duzun, edo modulu bat… Gauza pilo!

 Hamabost urterekin, oso erraza da maitemintzea lehen aldiz. Eta musu bat eman, eta zure lehen bihotz hautsia izatea. Agian, zure lagunekin haserretuko zara. Batzuetan, oso bakartuta sentituko zara, eta beste batzuetan, pentsatuko duzu bizitza osoa polit-polita dela. Sentimendu berri asko sentituko dituzu lehen aldiz. Barrea eta negargura elkarbiziko dira.

 Hamabost urteak zailak dira, baina politak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario