domingo, 8 de marzo de 2015
Barria Eco School-2015
Orain dela bi aste San Viator ikastetxeko 2 DBH-ko B eta C klaseak Barriara joan ginen, gure euskara irakaslearekin, Eli. Egon ginen otsailaren 23tik 27ra, eta benetan uste dut merezi zuela. Nahiz eta gure artean (beti bezala) arazoak egon, primeran pasa genuen.
Monitoreak oso, oso, oso jatorrak ziren, baina guretzat jatorragoak ziren ingelesak. Aste horretan egon nintzen ingelesez hitz egiten ia denbora guztia.
Egin genituen jarduerak, edo, haiek deitzen dituzten moduan, “workshop”-ak nahiko ondo zeuden. Ez dakit zein izan zen gehien gustatu zidan aktibitatea, baia bat, James-en “ photography work shop ”-a lagungarria izan zen gure euskara lanerako. Benetan ! Hitz egin genuen sexismoari, eta munduko arazoei buruz Anna “Blondie”-rekin… Eta hori da nire gaia !
Uste dut talde moduan ondo portatu ginela, eta talde ona garela. Eta gaueko jardueretan demostratu egin genuen ! Bromen jokoa dibertigarria zen, eta hoberena izan zen Lander eta Iratiri egin zioten txantxa. Eta baita ere Urkoren froga! Lasterketa bat … Ipurdiarekin! Baina Urko tranpati hutsa da ! Beno, hori da jarduerei buruz pentsatzen dudana, baina … Ingelesa, zer ?
Uste dut nire ingelesa hobetu dela, ez nire hizkuntza maila, baizik eta ni nigan daukadan konfiantza. Orain badakit nahi badudala ingelesa jakin nahi badudala, jakingo dudala. Benetan esperientzia bikaina izan dela pertsona natiboekin ingelesa ikastea.
Eta orain, beraiek esango zuten moduan … To sum up ! Edo, laburtzeko … Nahiz eta nire humorea ez egotea bere momentu hobean, nahiko ondo pasa dut, eta asko ikasi dut aste polit onetan. ( ez dut esaten esateagatik, eh !? )
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Bikain Adriana!!! Segi Horrela!
ResponderEliminar